Foncalenteko espetxera joateko autobus zerbitzurako izen ematea irekita

Noaua Aldizkaria 2016ko otsailaren 12a

Ezker Abertzaleak martxan duen "Abian" eztabaida prozesuaren baitan, eta euskal presoak euskal herriratzea eskatzeko espetxe guztietara martxak antolatu dituzte osailaren 20rako. Usurbilen, Foncalentera; bertan daude espetxeratuak Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herritarrak. Joan etorrirako autobus zerbitzua antolatu dute eta izen ematea zabalik dago jada;

Eguna: otsailak 20, larunbata.

Zehaztasunak: espetxe guztietara martxak antolatu ditu Ezker Abertzaleak. Usurbilen, Foncalenteko espetxera martxa antolatu da, bertan baitira bi herritar; Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga.

Abiatzeko hitzordua: 01:00etan Oiardo Kiroldegitik.

Itzulera: larunbat arratsalde-iluntze partean.

Izen ematea: Aitzaga taberna.

Oharra: bidaia laguntzeko 10 €ko bono-laguntzak daude Aitzaga tabernan.

Antolatzailea: Ezker Abertzalea.