Kontzertu gaua gaur, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 15a, 08:49

Gaurkoa astelehen buruzuri bat dela uste baduzue, oker zabiltzatze. Gerturatu iluntzeko 20:00etan, garai bateko Alkartasuna Kooperatibaren egoitza izandakora, Usurbilgo Gaztetxera alegia. Kontzertu gau mugitua antolatu dute, asteari behar bezala ekiteko:

Otsailak 15, astelehena

20:00 Kontzertu gaua: Litovsk (Bretainia) eta Marmol (Bilbo) postpunk taldeak, eta Buterflai bakarlaria (Orozko).

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.