Iganderako Andatzak antolaturiko irteera, bertan behera

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 12a, 19:25

Igande honetarako Epeletik Ugaldetxora mendi irteera iragarria zuten, baina bertan behera geratu da. "Irteera astebete atzeratzea erabaki da eta Otsailaren 21ean egingo da. Izena eman duzuenok apuntatuta geratzen zarete Otsailaren 21eko irteerako. Edozein arrazoiarengatik ez ba duzue 21eko mendi irteeran parte hartzen, ordaindutako dirua itzuli egingo zaizue", Andatzatik aditzera eman dutenez.

Izena eman ez duenak  eta 21eko irteeran parte hartu nahi badu, izena ematea besterik ez du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontuan 10€ ordainduz, otsailak 17 baino lehen. Izen ematearen xehetasunak eta informazio gehiago, andatza.com web orrian.