Igande honetako Tipi-Tapan, legatzadun pintxoak

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 13a, 00:00

Hilabetean behin ospatzen da Tipi-Tapa. Artzabal, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiribogan, edaria eta pintxo bereziak 2 eurotan dastatzeko aukera du bezeroak. Aurrekoetan bezala, igande honetan ere ibilbide gastronomikoa osatzen dutenek bi sari hauen zozketan hartuko dute parte: 150 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako otordua.