Udal diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 13a, 00:00

Usurbilgo Udalak kultur, kirol, gizarte ongizate, ingurumen eta nekazaritza zein abeltzaintza eremuetan ekimenak diruz laguntzeko deialdia abiatu du. Herri eragileek aurtengoan gauzatu nahi dituzten egitasmoetarako udal diru-laguntzak eskatzeko aukera izango dute otsailaren 29ra arte.

Tokiko Gobernu Batzarrak hilaren 1ean onartu zituen diru-laguntzok. Gobernu taldetik berri eman digutenez, guztira 300.000 euroko partida erreserbatu du laguntzotarako 2016ko udal aurrekontuetan. Hain zuzen, herritarra eta herri bizitza jarri nahi izan dute aurrekontuon erdigunean. Herritarren eta herriaren ongizatea, zentzurik zabalenean ulertuta.

Nekazaritza-abeltzaintza eta ingurumeneko udal diru-laguntzak, 2015eko urtarrilaren 1etik 2016ko otsailaren 5era arte gauzaturiko egitasmoentzako izango da. Diru-laguntzon helburu, onuradun eta zenbatekoen inguruko argibide gehiago eta dokumentazioa eskuratzeko:

  • Otsailaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
  • Udal erregistroa: zabalik astelehenetik ostiralera, 08:00-14:30 artean.
  • 943 371 951
  • usurbil.eus