Langabetuak kontratatzeko diru-laguntza deialdi berria

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 16a, 11:00

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek, langabetuak kontratatzeko diru-laguntza deialdi berria egin dute Lanbiderekin elkarlanean. "Orain gutxi, abenduan, amaitu berri da proiektu honen lehen fasea. Bertan hiru eta sei hilabete arteko kontratuak burutzeko modua izan dute eskualdeko eta inguruko enpresek. Denera 22 izan dira burututakoak", berri eman du ohar bidez, Usurbilgo Udalak.

Egitasmo honen bigarren fasea abiatu dute orain. Martxoaren 1a baino lehen langabetuak kontratatzen dituzten eskualdeko enpresak, martxoaren 31ra arte aurkeztu ahalko dira diru-laguntza deialdi honetara. Eskaerak, Andoaingo udaleko Enplegu lansailean aurkeztuko dira:

Urigain etxean – La salle etorbidea, 6  (Andoain)

943 304 221

"Kontratuen iraupena gutxienez 3 hilabetekoa izan behar du, lanaldi osora edota erdira eta dirulaguntza lanaldi osorako bada 3.000 € izango da, aldiz, lanaldi erdira izanik 1.500 €koa. Guztira, 11 kontratu burutzeko aukera dago eta, ondorioz, dirulaguntza eskatzeko aukera ere. Informazioa eskuragarri dago udaletxe bakoitzean bai web orrian baita enplegu arloko lansailetan edota bulegoetan", berri eman du Udalak.