Santixabeletako Umeen Eguneko antolatzaileen bilera 17:00etan, Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 17a, 08:30

Herriko festak prestatzeko lanak abiatzera doaz. Santixabeletako Jai Batzordeak otsailaren 22rako finkatu du lehen bilkura. Hitzordu honi begira, Umeen Eguna antolatzea egokitu zaien gurasoentzako bilera deitu dute asteazken honetarako, 17:00etan Udarregi Ikastolan.

"Udalak ohikoa duenez, Festetako Batzordearen bilera antolatuko du otsailean. Beste urteetako guraso ordezkarien iritzia kontuan hartuz, iaz egin zen eran, komenigarria ikusten da Udaletxeko bilerara, guztiak joan ordez, bakar batzuk joatea eta Ikastolan egin ohi dugun lehenengo bilera, Udalekoa baino lehen egitea. Oraingo honetan, lehenik eta behin, dei egiten dizuegu Ikastolako bilerara etor zaitezten eta, ondoren, Udalak antolatuko duen Festetako Batzordekora joango diren gurasoak aukeratuko dituzue", adierazi dute ikastolatik, ohar bidez.

Egutegia finkatu eta proposamenak biltzeko

Santixabeletako Jai Batzordeak bestalde, lehen bilera deitu du, otsailaren 22rako, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Jaien egutegia finkatu nahi dute, eta festetarako proposamenak bildu. Festetan ekitaldi edo ekimenik antolatu nahi baduzue, hortxe duzue zuen ekarpenak egiteko bilgune aproposa. Ohi bezala, bilera irekia izango da; herritar nahiz eragileak daude gonbidatuak.

Santixabelak prestatzen hasteko bilerak

Otsailak 17, asteazkena

17:00 Umeen Eguna antolatzea egokitu zaien gurasoen bilera Udarregi Ikastolako liburutegian.

Deitzailea: Udarregi Ikastola.

Otsailak 22, astelehena

18:00 Santixabeletako Jai Batzordearen bilera Potxoenean.

Deitzailea: Santixabeletako Jai Batzordea.