Epele-Ugaldetxo irteeran izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 17a, 08:55

Otsailaren 14rako iragarria zuten Epele-Ugaldetxo irteera, igande honetara, otsailaren 21era atzeratzea erabaki du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Igande honetan egingo da beraz, irteera. Txangorako aurrez izena emana duzuenoi, otsailaren 21erako inskripzioa mantenduko zaizue. Baina "edozein arrazoirengatik ez baduzue hilaren 21eko mendi irteeran parte hartzen, ordaindutako dirua itzuli egingo zaizue", antolatzaileek ohartarazi dutenez. Izena eman ez eta igande honetako irteeran parte hartu nahi duenak, asteazken hau, otsailaren 17 hau du apuntatzeko.

Irteera aurreikusi bezala egingo da. "Otsailaren 21ean Usurbildik autobusez abiatuko gara Ereñotzu inguruari bira egiteko, Epeletik Ugaldetxora, Urdaburuko magalak zeharkatuz. Ondoren autobusean Usurbila itzuliko gara", berri eman dute Andatzakoek.

Segidan, txangoari buruzko argibide gehiago:

Eguna: otsailak 21, igandea.

Ibilbidea: Epele-Ugaldetxo, 14 km.

Abiatzeko hitzordua: 8:00etan, Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Izen ematea: 10 euro, otsailaren 17a baino lehen kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Otsailaren 14an ospatu behar zuten irteera da honakoa.

-Otsailaren 14rako izena emana dutenak apuntatuak geratzen dira otsailaren 21erako. "Edozein arrazoiarengatik ez baduzue 21eko mendi irteeran parte hartzen, ordaindutako dirua itzuli egingo zaizue. Izena eman ez duenak eta 21eko irteeran parte hartu nahi badu, izena emateko aukera du".

-Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.