Martxoaren 6ko Lilatoian parte hartzeko deia egin dute Matrakek

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 17a, 09:23

5.000 emakumerentzako lekua dagoen arren, ia 4.500 lagunek eman dute izena jada martxoaren 6an Donostian ospatuko den 27. Lilatoirako. Igande goiz horretan, 10:00etan abiatuko da lasterketa hiruburuko Bulebarretik eta partaideek 5 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Emakumeen Egunaren bueltan antolatu ohi den ekimen honekin bat egin eta hitzorduan parte hartzeko gonbita luzatzen diete Usurbilgo emakumeei, Matrakak Talde Feministakoek.

Iaz, ondoko irudian duzuen moduan, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko Gattunk taldea osatu zuten usurbildarrek. Proba amaieran taldea saritu zuten.

Aurtengora itzulita, 27. Lilatoian izen emateko, sartu kirolprobak.com atarian. Jada herriko 40 emakume apuntatu dira:

-Amaia Aizpurua Atxega.

-Agurtzane Alkorta Urdampilleta.

-Olatz Altuna Zumeta.

-Idoia Amas Etxarri.

-Yolanda Arrieta Malaxetxebarria.

-Amaia Atxega Zubikarai.

-Ane Bengoetxea Artetxe.

-Jaione Bereziartua Errasti.

-Alazne Castresana Etxeberria.

-Ines Circujano Morales.

-Leire Diaz Ventura.

-Leire Durandegi Etxebeste.

-Nere Eizagirre Aizpuru.

-Maitane Eizagirre Bruño.

-Aitziber Eizagirre Zaldua.

-Saioa Erro Aizpurua.

-Idoia Ezeiza Iruretagoiena.

-Izaskun Goikoetxea.

-Virginia Herrera Gomez.

-Josune Iparragirre Tolaretxipi.

-Maite Iturbe Barrena.

-Irati Izagirre Kastresana.

-Maider Izagirre Sarasola.

-Miren Izeta Goenaga.

-Amaia Kaperotxipi Arruti.

-Mari Mar Lizaso Ibarbia.

-Nagore Maiz Elizondo.

-Marimar Martin Carpio.

-Ainhoa Merino Arruti.

-Alazne Olaizola Iparragirre.

-Yolanda Redruello Gonez.

-Haira Rivero Arrieta.

-Lurdes Salaberria Garmendia.

-Maite Santamaria Tejedor.

-Izaskun Sasiain Arano.

-Elixabete Udabe Pagola.

-Ainara Uribe Navarro.

-Arantxita Usarralde Aranzadi.

-Nekane Zaldua Iturriotz.

-Olatz Zuloaga Segurola.

Informazio gehiago: lilaton.es edo kirolprobak.com

Oharra: izena ematen dutenek, martxoaren 4ean eta 5ean jaso dezakete lastekariaren poltsa, 10:00-20:00 artean Emakume Etxean.

Antolatzailea: Atletico San Sebastian.

Martxoaren 8rako prestatzen

Laster, Donostian ospatuko den 27. Lilatoia, martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren harira osatzen ari den egitarauaren baitan txertatu du Matrakak, Usurbilgo Talde Feministak. Hitzordu gehiago ere iragarri dituzte. Egitaraua guztiz itxia ez duten arren, honatx lotu dituzten lehen ekitaldiak:

Martxoak 3, osteguna

20:30 Bertso-afaria Artzabalen, Eli Pagola, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita bertsolariekin. Gai-jartzailea: Idoia Torregarai. Txartelak salgai Artzabalen. Prezioa: 15 euro+euro bat zozketa erotikorako.

Martxoak 6, igandea

10:00 27. Lilatoia Donostiako Bulebarretik.

Martxoak 8, asteartea

19:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan (eguraldi txarrarekin, frontoian).

Antolatzailea: Matrakak, Usurbilgo Talde Feminista.