Legegintzaldiko gobernu programa aurkeztuko du Udalak, otsailaren 25ean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 17a, 11:59

Datozen lau urteotan, Usurbilgo Udaleko gobernu taldeak gauzatu nahi dituen egitasmoak ezagutzeko aukera izango da astebete barru. "2016-2020 bitartean Usurbilgo Udal Gobernuak aurrera eramango dituen ekimenik garrantzitsuenak aurkeztuko dira”, otsailaren 25ean, iluntzeko 19:00etan hasita Sutegiko auditorioan. Udalak antolaturiko ekitaldia, irekia izango da herritar ororentzat.

Gogoan izan, datozen urteotarako programa aurkeztu eta ekarpenak biltzeko aukera izan zuten herri eragileek, abenduan zehar arloka egin zen bilera sortan. Guztira 23 bat ekarpen jaso zituen gobernu taldeak. Saio hauetan behin betiko onartuak dauden 2016ko udal aurrekontuak ere aurkeztu eta proposamenak biltzen aritu zen gobernu taldea, herriko taldeekin.

Ia 11 milioi euroko aurrekontuak

Epe barruan erreklamaziorik inork aurkeztu ez eta behin betiko onartu ditu Usurbilgo Udalak 2016. urterako aurrekontuak. Udalerri honek 10.705.129 euro ditu guztira, aurtengo gastuei aurre egin eta gauzatu nahi dituen egitasmoetarako. Hamaika milioi eurotara gerturatzen diren aurrekontu ez murriztaileak ditugu. Hala, inbertsioetarako eta diru-laguntzetarako partidei eutsi nahi izan diete, baita Udalak zerbitzu publikoen alde egin ohi duen apustuari ere.

Herritarra eta herri bizitza jarri nahi izan dute aurrekontuon erdigunean. “Usurbildarrak hobeto bizitzea” dute helburu, gobernu taldearen esanetan.

Gastuen banaketa

Udal aurrekontuen herena, pertsonalgo gastuei aurre egitera bideratuko du Usurbilgo Udalak. Aurrekontuen ia %29a zerbitzuetara. Diru kopuru handienak jasoko dituzten partidak ditugu. Modu honetan berretsi nahi dute beste behin, langile eta zerbitzu publikoen aldeko defentsa. “Garbi dugu, zerbitzu publikoak eta zuzeneko kudeaketak ekartzen dituen onurak; herritarrei begirako zerbitzu zuzena, langileen inplikazioa ere zuzenagoa da eta herritarrekin harremanak sendotzea dakar”, gobernu taldetik aipatu digutenez. Ahalik eta zerbitzu publiko onena eskaintzeko 73-75 langileek osatzen dute egun Usurbilgo Udala.

Aurrekontuen bilakera, 2005-2016

2005: 10.697.519

2006: 10.448.983

2007: 10.200.452

2008: 12.925.163

2009: 13.200.000

2010: 13.042.840

2011: 13.903.890

2012: 10.982.729

2013: 10.033.478

2014: 10.360.521

2015: 10.482.470

2016: 10.705.129

Gastuen banaketa

-Antolakuntza/Osasuna: 1.104.850 (%15,90)

-Udaltzaingoa: 40.000 (%0,58)

-Kultura/euskara/gazteria: 531.900 (%7,66)

-Kirola: 712.752 (%10,26)

-Hezkuntza: 349.310 (%5,03)

-Lurralde garapena/hirigintza: 423.342 (%6,09)

-Zerbitzuak: 2.000.598 (%28,79).

-Ingurumena: 873.975 (%12,58)

-Nekazaritza: 90.258 (%1,30)

-Gizartekintza: 756.525 (%10,89)

-Parekidetasuna: 65.700 (%0,95)

-Pertsonalgoa: 3.755.922 (%35,09)

Inbertsioak zenbakitan

Guztira: 1.079.422

Antolakuntza eta udaltzaingoa: 68.000

-Ekipo informatikoak: 40.000

-Udaltzainen ibilgailua erostea: 28.000

Kirola: 84.152

-Skate pista konpontzea: 3.595

-Herriko frontoiko zorua: 5.320

-Aristitxo, itoginak, kanaloia eta babesa: 17.517

-Haraneko porteria sareak: 3.300

-Igerilekuko erregila berritzea: 11.300

-Oiardoko aire kortinak: 2.438

-Usurbilen 2 ibilbide: 1.089

-Futbitoko sarea: 2.032

-Oiardoko ur beroa konponketa: 9.715

-Aldagela eta dutxa inklusiboak: 27.845

Hezkuntza: 21.000

-Oinarrizko Lanbide Heziketarako ekipamendua: 6.000

-Liburutegirako fondo erosktea: 15.000

Lurralde Garapena/Hirigintza: 217.342

-Musika Eskola proiektua: 20.000

-S-6 Agerreazpi funtsa: 130.341

-Plan Orokorraren erredakzioa: 55.000

-Udal eraikinen ITEAk eta EEZ: 6.000

-Ekintzailetasuna eta EK sustapena: 6.000

Ingurumena: 40.000

-Bidegorri sarearen garapena: 20.000

-Hondakinen prebentzio lanak: 20.000

Zerbitzuak eta obrak: 648.428

-Aginagako erriberako desjabetzak: 1.428

-Ur-estolderia sarea: 5.000

-Alperro-bururen urbanizazioa: 102.000

-Instalazio elektrikoen azterketak: 10.000

-Segurtasuna udal eraikinetan: 2.000

-Brigadaren erremintak: 8.000

-Irisgarritasun egokitzapenak: 8.000

-Ur kontagailuak berritzea: 5.000

-Parkeetan jolaslekuak: 12.000

-Erroizpeko eskoilera: 63.000

-Ur hartuneak berritzea: 12.000

-Zerbitzu sareen eguneratzea: 23.000

-Udal ibilgailuak berritzea: 45.000

-Atalluko arekako pasabidea: 36.000

-Mahaspildegiko aparkalekua egokitzea: 23.000

-Hilerri zaharra proiektua: 18.000

-Irazu kaleko urbanizazioa: 205.000

-Zubietako inbertsioak: 70.000

Zehaztasun gehiago hemen: 2016rako inbertsioak