Andatza M.K.T.-k irailean Ordesara antolaturiko asteburu pasarako izena, orain eman beharko da

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 18a, 08:55

Irailaren 9, 10 eta 11n Ordesara asteburu pasa antolatu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Oraindik sei hilabete pasatxo falta diren arren, asteotan bideratu nahi dute izen ematea. Martxoaren 16a baino lehen apuntatu beharko dute, irteeran parte hartu nahi duten mendizaleek.

"Irailaren 9,10, eta 11n Ordesara joango gara Monte Perdido eta Tozal de Mallo egiteko asmoz. Gorizeko aterpean eta Torlako Refugio Lucien Briet-en ostatua hartuko dugu. Erreserbak egiteko garaiz ibili beharra dago eta horregatik, irteera horretara joateko asmorik baduzu, martxoaren 16a baino lehen izena ematea eskatzen dizugu", eskatu dute antolatzaileek.

Argibide gehiago segidan:

Irteera: Ordesa, Monte Perdido eta Tozal de Mallo.

Egunak: irailak 9, 10 eta 11.

Izen ematea: aurrerapen moduan 20 euro ordaindu behar dira martxoaren 16a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza mugatuak. Izena emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatza M.K.T.-ko bazkideek dute.

-Andatza M.K.T-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea.

-Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako andatzamendizale.info atarian aurkitzen da egin beharrekoa, edo haiekin harremanetan jarri, andatza@hotmail.com helbidean. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.