01:00ean abiatuko da, Foncalenterako elkartasun martxa

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 19a, 02:01

Abian prozesu betean den Ezker Abertzaleak, espetxeetara martxak antolatu ditu larunbat goizalde honetan, otsailaren 20an. Usurbilen, Foncalenteko kartzelara antolatu da martxa. Bertan bi herritar daude espetxeratuak; Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga. Joan etorrirako autobus zerbitzua antolatu da. Izen emateko gerturatu Aitzagara.

Abian prozesuaren baitan, hiru herri batzar ere deitu dituzte. Prozesuaren berri eman digute herriko bi preso ohik, Olatz Altunak eta Joxe Domingo Aizpuruak. Esteka honetan duzue informazio gehiago:

Abian prozesua Usurbilen

Abian prozesuari loturiko hitzorduak

Otsailak 20, larunbata

01:00 Foncalenteko espetxera martxa autobusez, Oiardo Kiroldegitik. Itzulera, larunbat arratsalde-iluntzean. Autobuserako izen ematea, Aitzaga tabernan. Bidaia laguntzeko 10 €ko bono-laguntzak daude Aitzaga tabernan.

Martxoak 5, larunbata

09:30 Batzarra Potxoenean: "Balantze eta testuinguruaren egoeraren eztabaida".

Martxoak 19, larunbata

09:30 Batzarra Potxoenean: "Definizio estrategiko eta eztabaida eta etorkizuneko garapenaren zehaztapena".

Apirilak 16, larunbata

09:30 Batzarra Potxoenean: "Txosten erabakitzailearen aurkezpena, eztabaida eta bozketa".

Abian prozesurako aurkeztu duten txostena osorik, hemen: Abian txostena

Deitzailea: Usurbilgo Ezker Abertzalea.