Asteburuko kirol agenda, hitzorduz betea

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 20a, 08:00

Eskaintza zabala asteburuko kirol agendan. Eskubaloia, pilota eta futbol neurketak izango ditugu herriko kirol instalakuntzetan. Aipatzekoa, Usurbil Kirol Elkarteak uda parterako gaztetxoentzat antolatu asmo duen eskubaloi txapelketari begira, igande goizerako deitu duen batzarra.

Herritik kanpo, nabarmentzekoak baita, otsailaren 14tik igande honetara atzeratu duten Epele-Ugaldetxo mendi irteera egingo dutela, eta Euskal Herriko 8. Mus Txapelketako herrialde mailako finalak ospatuko dira. Gipuzkoakoa Alegian, eta parte hartzaileen artean, 2 bikote usurbildar izango ditugu. Datozen hitzordu guztiak zehatzago, segidan:

Futbola Haranen

Otsailak 20, larunbata

09:30 Alebin neskak:

Udarregi 5-Urnieta 6

Udarregi 6B-Elizatxo A

15:30 Preferenteak: Usurbil F.T.-Tolosa C.F.

Otsailak 21, igandea

10:30 Futbol Eskola: Usurbil F.T.-Orereta Kafea F.C.

Oharra: infantil taldeak jokatuko duen neurketa hitzordua zehazteke.

Eskubaloi txapelketa udan

Usurbil Kirol Elkarteak 1998-2004 urte artean jaiotako jokalariei zuzenduriko eskubaloi txapelketa antolatzekotan dabil uda parterako. Gai honi buruz hitz egiteko batzar informatiboa deitu du igande honetarako, otsailak 21, goizeko 11:30etan Sutegiko auditorioan. Hitzordua, txapelketan parte hartzeko interesa duten gaztetxo eta gurasoei zuzendua dago.

Eskubaloia Kiroldegian

Otsailak 20, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5C-Elizatxo

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Urnieta 5B

10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6C-Urnieta 6C

10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6B-Urnieta 6A

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Pizzeria Marina Pulpo

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Bidasoa Irun A

15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Ereintza Aguaplast

17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Leizaran Eskubaloia

19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Somos Eibar

Otsailak 21, igandea

09:00 Kadete neskak, Gipuzkoako Selekzioa: prestakuntza saioa. Deitu dituzten jokalarien artean, bat Usurbil K.E.-ko kidea: Nahia Marcos Huici.

10:45 Alebin neskak, Errendimenduzko Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Zarautz B ZKE

11:45 Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E. “B”-C&J Cerrajeros

Pilota Aginagan eta Usurbilen

Otsailak 19, ostirala

20:00 Aginagako Ariztitxo frontoian:

Udaberri Txapelketa, Eskuz binaka kadete 1.maila:

Pagazpe (Jon Zumeta-Aimar Iruretagoiena)-Tolosa 1

Pala goma 1.maila:

Pagazpe 2 (Xabier Errasti-Haritz Urdanpilleta)-Azkoitia

Otsailak 21, igandea

12:00 Usurbilgo frontoian:

Euskal Herriko Txapelketa, eskuz binaka nagusiak:

Pagazpe (Xabier Santxo-Aitor Gorrotxategi)-Txukun Lakua

Euskal Herriko Mus Txapelketako finalaurrekoak

16 bikotek parte hartu zuten urtarrilaren 31n Aitzaga Elkartean ospatu zen Euskal Herriko 8. Mus Txapelketan. Haietatik 2 bikote sailkatu dira, larunbatean 15:00etan hasita Alegiako kultur etxean ospatuko den herrialde mailako finalerako:

1- Aitor Makazaga Beristain- Juantxo Iraola Otaño.

2- Migel Angel Goenaga Etxeberria-Iñaki Esnaola Zabala.

Hurrengo faseak

-Otsailak 20, larunbata

7 herrialdeetako finalak. Gipuzkoakoa, 15:00etan hasita, Alegiko kultur etxean:

Sariak: txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak…

-Martxoak 5, larunbata

Final nazionala Urdiñarben (Zuberoa).

Sariak:

Txapeldunak: txapela, garai ikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia dena barne, 4 lagunentzat.

Txapeldun ordeak: garai ikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzako bidaia Kanariar Uharteetara.

3. bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia 4 lagunentzat.

4. bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.

5-16 postu arteko bikote sailkatuentzat: sari txikiagoak.

Informazio gehiago eta albiste honetako irudia: ehmus.eus

Antolatzailea: Euskal Herriko Mus Federazioa.

Epele-Ugaldetxo irteera igandean

Otsailaren 14rako iragarria zuten Epele-Ugaldetxo irteera, igande honetara, otsailaren 21era atzeratzea erabaki du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Igande honetan egingo da beraz, irteera. Txangorako aurrez izena emana duzuenoi, otsailaren 21erako inskripzioa mantenduko zaizue. Baina "edozein arrazoirengatik ez baduzue hilaren 21eko mendi irteeran parte hartzen, ordaindutako dirua itzuli egingo zaizue", antolatzaileek ohartarazi dutenez. Izena eman ez eta igande honetako irteeran parte hartu nahi duenak bestalde, asteazkenera arteko tartea zuen apuntatzeko.

Irteera aurreikusi bezala egingo da. "Otsailaren 21ean Usurbildik autobusez abiatuko gara Ereñotzu inguruari bira egiteko, Epeletik Ugaldetxora, Urdaburuko magalak zeharkatuz. Ondoren autobusean Usurbila itzuliko gara", berri eman dute Andatzakoek.

Segidan, txangoari buruzko argibide gehiago:

Eguna: otsailak 21, igandea.

Ibilbidea: Epele-Ugaldetxo, 14 km.

Abiatzeko hitzordua: 8:00etan, Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Oharrak:

-Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.