Otsailaren 27ko kantu-bazkarirako izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 19a, 08:19

Otsailaren 27an ospatuko da hilabete honi dagokion kantu-jira. Hitzordu berezia deitu dute oraingoan; kantu-jira eguerdian izango baita, eta ondoren, kantu-bazkaria antolatu dute Urdaira Sagardotegian. Otordurako izen ematea astelehenean itxiko dute:

Otsailak 27, larunbata

12:00-14:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta: "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera. Kantujira izango da otsaileko azkenengo larunbatean 27an, baina aldaketa batekin: iluntzean izan beharrean eguerdira pasa dugu".

Ondoren, kantu bazkaria Urdaira Sagardotegian. 
Bazkaritarako izen emateko, deitu 686 969 112 (Ana) telefono zenbakira, otsailaren 22a baino lehen.

Antolatzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.