Txaldatxurrera bisita gidatua igandean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 19a, 07:59

Gerra garaiko hainbat aurkikuntza egin zituzten Zubietako Txaldatxurrera irteera antolatu du Lasarte-Oriako Islada Ezkutatuak elkarteak igande goizean, otsailaren 21ean. "Dakizuen bezala Islada Ezkutatuak 1936ko altxamendu militarra eta bere ondorioak Lasarte-Oria eta inguruetan ikertze lanetan dabilen taldea da. Irteera, goizeko 9:00tan Lasarteko Okendo plazatik izango da. Oinez joango gara bertaraino. Ordu eta erdi, bi orduko bidea dago. Lasai lasai joango gara baina oinetako erosoekin etortzea gomendatzen dugu. Eguraldi txarra balitz, irteera atzeratu egingo litzateke", berri eman dute antolatzaileek.

Lehen ere antolatu zuten bisita gidatu bat euskaraz. Oraingoan, ohartarazi dutenez, azalpenak erdaraz eskainiko dituzte.