Bisita gidatua larunbatean Saizarren, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 19a, 09:17

Sagardoaren ezaugarriak ezagutzeko Saizar Sagardotegira bisita eta sagardo dastatze gidatua antolatu du Sagardoaren Lurraldeak larunbaterako, otsailaren 20rako. Goizeko 11:00etan hasi eta ordubeteko iraupena izango duen bisita bi hizkuntzetan egingo da; euskaraz eta gaztelaniaz. Probaketan zehar, pintxo batzuk dastatuko dira.

Gauza bera egingo dute apirila bitarte, Sagardoaren Lurraldeak Astigarragako Zapiain eta Gurutzeta sagardotegietan antolatu dituen beste hiruna bisita eta sagardo dastatze gidatuetan ere. Hitzorduok ospatu ahal izateko, gutxienez 10 laguneko taldeak osatu beharko dira, gehienez 15-20 lagunekoak.

Bisita gidatuok otsailaren 20an abiatuko dira Usurbilgo Saizar Sagardotegian. Bertaratu nahi duenak aurrez eman beharko du izena. Zehaztasun gehiago segidan:

Izen ematea, aurrez: 943 550 575 edo info@sagardoarenlurraldea.com

Prezioa: 10 euro pertsonako.

Oharra: gutxienez, 10 laguneko eta gehienez, 15-20 laguneko taldea onartuko da.

2016ko probaketen egutegia:

- 2016/02/20, 11:00etan: Saizar (Usurbil).

- 2016/02/27, 10:30etan: Zapiain (Astigarraga).

- 2016/03/05, 12:00etan: Gurutzeta (Astigarraga).

- 2016/03/12, 10:30etan: Zapiain (Astigarraga).

- 2016/03/19, 12:00etan: Gurutzeta (Astigarraga).

- 2016/04/02, 12:00etan: Gurutzeta (Astigarraga).

- 2016/04/23, 10:30etan: Zapiain (Astigarraga).

Informazio gehiago: sagardoarenlurraldea.com

Antolatzailea: Sagardoaren Lurraldea.