Udako eskubaloi txapelketa antolatzeko bilera igandean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 20a, 11:54

Usurbil Kirol Elkarteak 1998-2004 urte artean jaiotako jokalariei zuzenduriko eskubaloi txapelketa antolatzekotan dabil uda parterako. Gai honi buruz hitz egiteko batzar informatiboa deitu du igande honetarako, otsailak 21, goizeko 11:30etan Sutegiko auditorioan. Hitzordua, txapelketan parte hartzeko interesa duten gaztetxo eta gurasoei zuzendua dago.

Eskubaloia Kiroldegian

Otsailak 20, larunbata

15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Ereintza Aguaplast

17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Leizaran Eskubaloia

19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Somos Eibar

Otsailak 21, igandea

09:00 Kadete neskak, Gipuzkoako Selekzioa: prestakuntza saioa. Deitu dituzten jokalarien artean, bat Usurbil K.E.-ko kidea: Nahia Marcos Huici.

10:45 Alebin neskak, Errendimenduzko Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Zarautz B ZKE

11:45 Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E. “B”-C&J Cerrajeros