Lurraldebus zerbitzua Donostia erdiguneraino soilik, gaurtik aurrera

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 20a, 04:14

Lurraldebusek Amarako autobus geltokia ezabatu du bere ibilbidetik eta honenbestez zerbitzua murriztu du. Larunbat honetatik aurrera, Usurbildik Donostia erdiguneraino baino ezingo gara joan autobusez.

"Ez dute geraldirik egingo Pio XII.an. Antiguatik sartuko dira eta San Martin 25 geralekutik Askatasunaren Hiribideko 24ko geralekura joango dira zuzenean", Lurraldebusek ohartarazi duenez.

Aurrerantzean honenbestez, Askatasunaren Hiribidea izango da, zerbitzu honen abiapuntu eta helmuga. Autobusa ez da gehiagotan Amarara sartuko. Urte luzeetako geltokia ezabatu du Lurraldebusek.

Pdf honetan duzue, nola berrantolatu asmo duten Donostiako geltokien sarea eta autobus zerbitzuko ordutegi berria:

Donostiako bus geltokiak

o20busaldaketa

Informazio gehiago:

943 415 208 (astelehenetik ostegunera, 08:30-13:30/15:00-17:15// ostiraletan, 08:00-15:00 artean).

gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

lurraldebus.eus