Santixabeletako Jai Batzordearen lehen bilera, 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 22a, 11:08

Santixabeletako Jai Batzordeak lehen bilera deitu du astelehen honetarako, otsailaren 22rako, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Jaien egutegia finkatu nahi dute, eta festetarako proposamenak bildu. Festetan ekitaldi edo ekimenik antolatu nahi baduzue, hortxe duzue zuen ekarpenak egiteko bilgune aproposa. Ohi bezala, bilera irekia izango da; herritar nahiz eragileak daude gonbidatuak.