Landaberri Ikastolaren 50.urtemuga prestatzeko bilera ostegunean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 22a, 08:09

Mende erdia beteko du aurten Landaberri Ikastolak. Gogoan izan, hastapenetan hainbat usurbildar izan zirela bertan ikasten. Ikasle, guraso eta irakasle ohiak batu nahi ditu urtemugak. Horretarako batzorde bat lanean hasia da eta bilera deitu du ostegun honetarako.

"Landaberri ikastola sortu zela aurten 50. urteurrena ospatuko da. Hori dela eta, urteurrena prestatzeko osatu den batzordeak bilera egingo du. Batzordeak bertako partaide izan diren guraso, ikasle, irakasle edo beraien iradokizunak eman nahi dituzten herritar edo eragileei ere bilerara gonbita egiten die. Helburua, 50. urteurrena ospatzeko ideiak eta proposamenak biltzea izango da", deitzaileen esanetan.

Hitzordua ostegun honetan, otsailak 25, arratsaldeko 18:00etan Lasarteko Landaberri-Garaikoetxea eraikinean. Bilerara joan ezin duenak, landaberri50@gmail.com helbidera idatziz ere egin ditzake ekarpenak.

Irudia: Landaberri Ikastola.