"Sagarrondotik Sagardora" ikastaro praktikoa, larunbatetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 23a, 01:04

Otsailaren 27an hasi eta irailaren 10era arte luzatuko den 8 saioko ikastaroa antolatu du Alkartasuna Kooperatibak; "Sagarrondotik Sagardora" zikloa. Segidan dituzue zer nolako gaiak jorratuko diren, eta saioen egutegia. Ikastarorako izen ematea zabaldu dute jada. Ikastaro osorako eman daiteke izena edo saio solteetarako:

Otsailak 27:

Gaia: "Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa".

Bideratzailea: Aitor Etxeandia.

Martxoak 5:

Gaia: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak".

Bideratzailea: Aitor Etxeandia.

Martxoak 12: 

Gaia: "Zuhaitzen udaberriko edo zotzeko txertaketa".

Bideratzailea: Josu Osa.

Martxoak 19: 

Gaia: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun".

Bideratzailea: Egoitz Zapiain.

Apirilak 30: 

Gaia: "Landareen bizimodua. Ilargiaren eragina".

Bideratzaileak: Xabier Akizu eta Jakoba Errekondo.

Ekainak 4: 

Gaia: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak".

Bideratzailea: Aitor Etxeandia.

Uztailak 9:

Gaia: "Zuhaitzen udako edo begiko txertaketa".

Bideratzailea: Josu Osa.

Irailak 10: 

Gaia: "Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak".

Bideratzaileak: Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

Saio guztien hitzordua:

Ordutegia: 09:00-13:00.

Tokia: Potxoenea.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Ikastaro osoaren prezioa: 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetan izen emateko aukera ere badago.

Informazio gehiagorako eta izen emateko: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.