Larunbateko kantu jira eta bazkarirako entsegua gaur

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 23a, 05:48

Larunbat honetan, otsailaren 27an ospatuko da hilabete honi dagokion kantu-jira. Hitzordu berezia deitu dute oraingoan; kantu-jira eguerdian izango baita, eta ondoren, kantu-bazkaria antolatu dute Urdaira Sagardotegian. Otordurako izen emateko epea, astelehen honetan itxi dute antolatzaileek. Astearte honetan, 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan, astearteroko entsegu saioa egingo dute.

Otsailak 23, asteartea

18:30-19:30 Kantu Taldearen entsegua Udarregi Ikastolan.

Otsailak 27, larunbata

12:00-14:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta: "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera. Kantujira izango da otsaileko azkenengo larunbatean 27an, baina aldaketa batekin: iluntzean izan beharrean eguerdira pasa dugu".

Ondoren, kantu bazkaria Urdaira Sagardotegian. 

Antolatzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.