Kontzertu gaua, ostiralean Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 23a, 03:57

Punk musika gaua programatu dute Usurbilgo Gaztetxean, ostiral honetarako. “Etorri eta bizi musika zuzenean!”, luzatu dute gonbita antolatzaileek:

Otsailak 26, ostirala

23:00 Usurbilgo Gaztetxean. Parte hartuko duten taldeak:

-Pol Pot: "biran dator Zaragozatik. Post punk gordin ilun eta intensoa egiten dute. Sekulako igoera eta jaitsierekin, lepoa txikituta utziko dizutelarik".

-Marmol: "Bilbotik datorkigu, baita ere post punk iluna egiten dutelarik. Popa punkientzat eta punka modernoentzako!".

-Patronal Punk: "Donostiakoak dira eta punk azkarra egiten dute, urte luzetako ibilbidea dutelarik".

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.