12. Soinurbil, martxoaren 1etik 6ra

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 23a, 07:00

Azken edizioak baino goizago datorkigu aurten, Zumartekoek antolaturiko Soinurbil Musika Astea. Hamabigarrena, martxoaren 1etik 6ra ospatuko da. Salbatore Parrokiako organo erakustaldia, Lezoko Musika Bandaren, Orfeoi Txikiaren eta Tolosako Musika Eskolakoen bisitak, Izeba Tekla txikientzako ikuskizuna eta EuskOrleans taldearen emanaldia programatu dituzte:

Martxoak 1, asteartea

18:30 Izeba Tekla ikuskizuna, Sutegiko auditorioan:

Sarrera: 2 euro. Egunean bertan salgai Sutegin, 17:30tatik aurrera.

Nori zuzendua: 2-12 urte bitartekoei.

Zehaztasunak: “Haurrak eta musika dira protagonista, ez piano jolea. Haurrekin hartu emana sortzen da saio osoan zehar. Haurrek musika eta pianoa bera oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara”.

Martxoak 2, asteazkena

18:00 eta 19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: “Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen, Cavaillé-Coll lantegietan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu”.

Martxoak 3, osteguna

18:30 Eduardo Mokoroa Tolosako Musika Eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: “Tolosako Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolak 450 ikasle inguru ditu. Usurbilera etorriko dira urtean zehar egindako lana erakustera”. Maiatzean Zumartekoak joango dira Tolosara.

Martxoak 4, ostirala

20:00 EuskOrleans Taldearen emanaldia kalean.

Zehaztasunak: “Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen 
jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band”.

Martxoak 5, larunbata

17:00 Orfeoi Txiki Abesbatza Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: “Orfeoi Txikia 1988an sortu zen, Antxon Ayestaranek izandako ideiaren eta hark berak emandako bultzadaren ondoren”.

Martxoak 6, igandea

Lezoko Musika Banda, txistulari taldea eta Usurbilgo txistularien eskutik:

11:30 Kalejira.

12:30 Emanaldia frontoian.

Zehaztasunak: “Hasieratik Estanis Karrera, Musika Eskolako irakaslea, ari da zuzendari lanetan. Ekitaldi honetan Usurbilgo eta Lezoko txistulariak Kalejiran eta Kontzertuko bigarren zatian parte hartuko dute”.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.