Emakumeen Egunari loturiko bertso-afarirako sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 24a, 09:00

Matrakak, Usurbilgo Talde Feministak prest du Martxoaren 8ari lotuta antolatu dituen ekimenen egitaraua. Lehenengo hitzordua, martxoaren 3rako iragarri du, azken urteotan harrera ezinhobea izan duen bertso-afaria Artzabalen. Berrikuntza batekin aurten, "aukera begetarianoa egongo da!", ohartarazi dutenez. Sarrerak salgai dira jada Artzabalen.

Lilatoirako izen ematea itxita

Martxoaren 6an Donostian ospatuko den 27. Lilatoiarekin bat egin dute baita Matrakek. Martxoaren 8ko egitarauan txertatu dute hiriburuan ospatuko den lasterketa. 5.000 emakumerentzako lekua zegoen eta jada, kirolprobak.com atarian zuten inskribatzeko txokoa itxi behar izan dute antolatzaileek, bost mila izen ematera heldu baitira.

Martxoak 8, Usurbilen

Martxoak 3, osteguna

20:30 Bertso-afaria Artzabalen, Eli Pagola, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita bertsolariekin. 
Gai jartzailea: Idoia Torregarai.
 Afaritarako txartelak Artzabalen salgai. Prezioa: 15 euro+euro bat (zozketa erotikorako).
 "Aukera begetarianoa egongo da!".

Martxoak 4, ostirala

19:00
 "Zinegoak" zinema jaialdiaren baitako laburmetraien proiekzioa Sutegin.

Martxoak 6, igandea

10:00 27. Lilatoia Donostian, Bulebarretik abiatuta. 

Martxoak 8, asteartea

19:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan (Eguraldi txarra egingo balu, frontoian).

Antolatzailea: Matrakak, Usurbilgo Talde Feminista.