Babes itzela jasotzen ari da, Errausketaren Aurkako Mugimenduak igande honetan, Zubietan eraiki asmo duten erraustegiaren kokaguneko zero puntura antolatu duen mendi martxa. Denetariko 50 eragileek baino gehiagok bat egin dute jada, otsailaren 28ko hitzorduarekin. Albiste honetan beherago duzue, atxikimendua eman duten eragileen zerrenda. Aipatzekoak, erraustegia inguratzen duten udalerrietan sortu diren herri plataformen babesa, sindikatu, alderdi politiko, eta baita, Hernani, Zubieta eta Usurbilgo hainbat eragileren atxikimenduak ere.
Gogoan izan, herritar zutabe bana abiatuko da igande goizean, erraustegiaren kokagunea inguratzen duten udalerrietatik:
Otsailak 28, igandea
Abiatzeko hitzorduak
08:00 Zizurkilen, plazatik.
08:30 Hernanin, Gudarien Plazatik.
09:30 Añorga Txikitik.
10:30 Lasarte-Orian, Okendo plazatik.
11:00 Usurbilen, frontoitik.
11:00 Zubietan, frontoitik.
Herritar zutabeen hitzordu bateratua
12:00 Zero puntuan.
Amaiera
13:00 Zubietako frontoian.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.
Atxikimenduak
Erraustegia Erabakia (Usurbil)
Zubietako Herri Batzarra
Lasarte-Orian Aire Garbia
Aiztondoko plataforma (Villabona, Zizurkil, Aduna, Alkiza, Asteasu eta Larraul)
Ipar Haizea (Andoaingo plataforma)
Errausketaren kontrako Koordinadora
Zero Zabor IBE
Hernanin Zero Zabor
Oñati Zero Zabor
Tolosa Zero Zabor
Usurbilgo Zero Zabor
Ekologistak Martxan
Eguzki
Haritzalde Naturzaleen Elkartea
Ernai
Irabazi
Equo
Sortu
Bildu
Ezker Anitza-IU
CCOO de Euskadi
LAB
ESK
Hernani
San Joan konparsa
Pala taldea
Sutu jaiak
Bilgune Feminista
Kooperazio Taldea
Bertso Eskola
Ereñotzuko Auzo Elkartea
Ereñotzuko Auzo Udala
Osiñagako Auzo Elkartea
Liletak taldea
Natza kultur elkartea
Berdintasun Kontseilua
Stop Kaleratzeak
Usurbil
Noaua kultur elkartea
Hurbilago Merkatari eta Ostalari elkartea
Nafartarrak
Matraka
Gaztetxea
Alkartasuna nekazal kooperatiba
Udarregi ikastola (Artezkaritza Kontseilua + 80 langile)
Usurbilgo euskal kantu taldea
Desegin
Rukula
Hotzikara
Izeberg
Andatza mendizaleen kirol taldea
Etumeta AEK euskaltegia
Usurbil Kirol Elkartea
Pagazpe Pilota Elkartea
Usurbil Futbol Taldea
Usurbilgo Jubilatu talde bat
Aitzaga elkartea
Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea
Zubieta
Zubietako Eskola
Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea
Zubietako Jai Batzordea
Zubieta Pilota Elkartea
Zubieta Lantzen Kultur Kirol Elkartea
Egunotarako deialdiak
Otsailak 23, asteartea
18:00 Osoko ohiko bilkura Usurbilgo udaletxean. Eguneko gai zerrendan: "Usurbilgo hondakinen tratamenduari buruzko herri galdeketa burutzeko galdera onartzea eta izapidetza abian jartzea".
19:00 Hernaniko erraustegiaren aurkako astearen baitan, bertako udalbatza aretoan: Hernanin Zero Zaborrek eta herriko hainbat elkartek eta pertsonak sinatutako "Erraustegirik ez, ez Zubietan, ez inon" mozioaren aurkezpena, eztabaida eta bozketa.
Otsailak 24, asteazkena
19:00 Lasarte-Oriako kultur etxean: Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko kide Iñigo Suberbiola, Maialen Berridi eta Joxerra Furundarenaren hitzaldia.
Otsailak 28, igandea
Erraustegia eraiki asmo duten "0 gunera" mendi martxa.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.