Erraustegia eraiki asmo duten gunea, egitasmo honen aurkako herri plataformez inguratua dago egun. Osatu den azkena, Aduna, Alkiza, Asteasu, Larraul, Villabona eta Zizurkil batzen dituen Aiztondokoa dugu. “Errausketa proiektuaren bultza–tzaileei hausnarketarako deia luzatuko dien giza talde” gisa aurkeztu dira. Mehatxu larritzat hartzen dute erraustegia, azken hilabeteotan sortzen joan diren plataformen antzera.
Bilgune berri honekin, erraustegiaren “0 puntua” inguratzen duten udalerri guztietan badira egitasmo honen aurkako taldeak.
Azpiegituraren kokagunea inguratzen duten udalerrietatik herritar zutabe bana abiatuko da otsailaren 28an, erraustegia eraiki nahi duten zero puntura. Puntu horretan elkartuko dira herritar zutabe guztiak. Eta gero, Zubietara jaitsiko dira:
Otsailak 28, igandea
08:00 Zizurkilen, plazatik.
08:30 Hernanin, Gudarien Plazatik.
09:30 Añorga Txikitik.
10:30 Lasarte-Orian, Okendo plazatik.
11:00 Usurbilen, frontoitik.
11:00 Zubietan, frontoitik.Herritar zutabeen hitzordu bateratua.
12:00 Zero puntuan.
13:00 Amaiera Zubietako frontoian.