Larunbateko kantu jira eguerdian eta bazkaritara gero

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 26a, 08:20

Larunbat honetan, otsailaren 27an ospatuko da hilabete honi dagokion kantu-jira. Hitzordu berezia deitu dute oraingoan; kantu-jira eguerdian izango baita, eta ondoren, kantu-bazkaria antolatu dute Urdaira Sagardotegian. Otordurako izen emateko epea, aste hasieran itxi zuten. Hurrengo asteartean, 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan, asteroko entsegu saioa egingo dute:

Otsailak 27, larunbata

12:00-14:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta: "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera. Kantujira izango da otsaileko azkenengo larunbatean 27an, baina aldaketa batekin: iluntzean izan beharrean eguerdira pasa dugu".

Ondoren, kantu bazkaria Urdaira Sagardotegian.

Martxoak 1, asteartea

18:30-19:30 Kantu Taldearen entsegua Udarregi Ikastolan.

Antolatzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.