Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea 20:00etan, Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 26a, 02:19

Otsailaren 20an Ezker Abertzaleak Abian prozesuaren testuinguruan 40 espetxeetara antolaturiko martxak egin berritan dator, hilabete honetako azken ostirala. 3.500 bat euskal herritarrek eraman zituzten euskal presoak etxeratzeko aldarria espetxe atarietara. Usurbildik Foncalentera abiatu zen autobusetako bat. Egun, bi herritar daude espetxeratuak bertan; Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga. Xabier Aranburu "Xomorro" aginagarra aldiz, Herrera de la Manchan.

Euskal preso guztion eta iheslarien eskubideen alde mobilizatzeko eguna dugu ostiral hau. Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak deituta, elkarretaratzea iluntzeko 20:00etan hasita, Mikel Laboa plazan.

Irudia: Xingolari.