Kriseiluak erosi eta bazkidetza egiteko aukera gaur, Gure Esku Dagoren mahaian

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 26a, 03:57

Gure Esku Dago mugimenduko bazkidetza egin nahi duzuenok, gerturatu ostiral iluntze honetan, 19:00etatik aurrera Usurbilgo Gure Esku Dagok Sutegi parean jarriko duen mahaira. Bertan tramitatu ahalko duzue, edo bestela, baita gureeskudago.eus atarian sartuta ere. Bazkidetzak Gure Esku Dagoren dinamika diruz laguntzeko aukera ematen du, beti ere bakoitzak dituen aukeren baitan. Eta gainera, "eskubidea izango du dinamikaren ekimen guztietan nahieran parte hartzeaz gain, erabakien eztabaidan parte hartu ez ezik, botoa emateko".

"Borondateen Kriseiluak" martxoaren 11n

Gure Esku Dagok segurtasun arrazoiengatik abenduaren 31n bertan behera utzi zuen ekitaldia, martxoaren 11rako iragarri du. "Ilunabarrean elkartuta, desio bana eskatu, kriseiluan idatzi, eta zerura jaurtitzeko deia luzatzen dizuegu herritarroi", martxoaren 11n, iluntzeko 19:30etan Udarregi Ikastola pareko zelaian. Kriseilurik ez baduzue, gerturatu ostiral honetan Gure Esku Dagok Sutegi parean jarriko duen mahaira. 2,5 eurotan eskuratu ahalko duzue. Lizardi liburu dendan ere salgai daude.

Datozen deialdiak

Otsailak 26, ostirala

19:00etatik aurrera Sutegi parean: Gure Esku Dagoren mahaia, bazkidetza egiteko eta kriseiluak erosteko aukera.

Martxoak 4, ostirala

19:00etatik aurrera Sutegi parean: Gure Esku Dagoren mahaia, bazkidetza egiteko eta kriseiluak erosteko aukera.

Martxoak 11, ostirala

19:30 "Borondateen kriseiluak" ekitaldia, Udarregi Ikastola pareko zelaian.

Antolatzailea: Usurbilgo Gure Esku Dago.