Errausketaren aurkako igandeko martxa, 11:00etan abiatuko da Usurbil eta Zubietatik

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 27a, 11:13

Zubietan plazatik, eta Usurbilen frontoitik herritar zutabe bana abiatuko da igande goizeko 11:00etan, errausketaren aurkako martxara. Beste hainbeste egingo dute Zizurkil, Andoain, Hernani, Lasarte edota Añorga Txikitik. Parte hartzaileen elkargune nagusiak, Lasarte eta Zubieta izango dira. Antolatzaileek ohar bidez argitu nahi izan dutenez, Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituriko "Zubietako martxa egin egingo da". Herri guztietako hitzorduak bere horretan mantentzen dira.

"Hori bai, eguraldia dela eta, Letabiden (erraustegia eraiki nahi duten lekuan) nekez egin ahal izango dugu egin nahi genuen ekitaldia. Hori ikusirik, martxaren bukaera gisa Zubietako frontoian 13.00etan aurreikusita genuen ekitaldia erreferentziazko ekitaldi edo ekitaldi nagusi izatera pasatuko da. Beraz, erraustegiaren kontra dauden guztiek, martxan parte hartu ala ez, bihar hitzordu bat dute Zubietako frontoian, 13:00etan", antolatzaileek argitu dutenez.

Honenbestez:

Otsailak 28, igandea

Abiatzeko hitzorduak

08:00 Zizurkilen, plazatik.

08:30 Hernanin, Gudarien Plazatik.

09:30 Añorga Txikitik.

10:30 Lasarte-Orian, Okendo plazatik.

11:00 Usurbilen, frontoitik.

11:00 Zubietan, frontoitik.

Herritar zutabeen hitzordu bateratua

12:00 Zero puntuan.

Amaiera

13:00 Zubietako frontoian.

Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.