Eguraldi txarragatik bertan behera utzi dute, Oriako Traineru Jaitsiera

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 27a, 10:59

22. Oriako Traineru Jaitsiera ospatzekoa zen larunbat honetan, Aginagatik hasi eta Oriora bitarte. Baina gogoan izan, euriteengatik alerta laranjan garela egun osoz, eta haizeetengatik abisu horian. Ekaitz giro hau dugula eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bertan behera utzi ditu, mendi inguruan eta uretan larunbat honetarako aurreikusiak zeuden jarduerak. Eremu ireki eta itxietan egin asmo dauden jarduerekin aldiz, arretaz ibiltzea gomendatzen dute. "Baldin eta eguraldi oso txarra egiten badu, bertan behera uzteko erabakia hartu daiteke lehiaketaren egoitzan bertan", ohartarazi du Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Egoera honetan, aipatu moduan, Orio Arraun Elkarteak bertan behera utzi du, larunbat honetarako iragarria zuen 22. Oriako Jaitsiera.

Eskubaloi eta futbol neurketak

Usurbil F.T. eta Usurbil K.E.-ko hainbat taldek etxean jokatuko dute asteburuan. Honatx iragarri diren futbol eta eskubaloi neurketen berri:

Eskubaloia Kiroldegian

Otsailak 27, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Udarregi 5A

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6C-Urnieta 6B

10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Udarregi 6B

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Urola Eskubaloia

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Egia Eskubaloia Peñaflorida

17:15 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Urduliz Eskubaloia

19:00 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zuazo

Otsailak 28, igandea

09:15 Alebin mutilak, Errendimenduzko Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Egia Eskubaloia

10:15 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Indupime Basauri

11:45 Kadete neskak, Gipuzkoako Selekzioa: prestakuntza saioa.

11:45 Infantil mutilen Gipuzkoako selekzioaren prestakuntza saioa. Usurbil K.E.-ko Udarregi A taldeko kide Julen Lejardi eta Udarregi B taldeko Eneko Furundarena eta Harri Bruño jokalariak deitu dituzte hitzordura.

Futbola Haranen

Otsailak 27, larunbata

09:30 Alebin neskak: Udarregi 6A-Udarregi 5

10:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Danena Amaroz K.E. "B"

12:00 Kadeteak: Usurbil F.T.-Kostkas KE "B"

16:00 Jubenilak: Usurbil F.T.-Vasconia C.D.