Zenbait lekutan, 24 ordutan metro karratuko 80 litro baino gehiago pilatu daitezkeelakoan, alerta laranjan egongo gara larunbat honetan, egun osoan zehar. Iragarpenen arabera, "prezipitazioa kantauri isurialdeko zenbait lekutan oso ugaria eta iraunkorra izan daiteke. Trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake, bereziki egunaren lehen partean".
Honez gain, haizeagatik abisu horian egongo gara baita larunbatean egun osoz. Haizeguneetan, "ipar-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute". Haizeguneak ez diren tokietan aldiz, 80 km/h-ko abiadura.
Iganderako hobera egingo du egoerak.
Otsailak 27, larunbata
"Negu giro petrala. Euria barra-barra egingo du eta tenperatura asko jaitsiko da. Prezipitazioa ugaria izango da eta zenbait lekutan etengabe egingo du, bereziki ipar isurialdean. Tarteka trumoiak jo eta kazkabarra egingo du. Tenperatura maximoak 5-10 ºC artekoak izango dira. Elur-maila 500-700 m inguruan egongo da goizeko lehen orduetan, baina goizak aurrera egin ahala igo egingo da. Horrez gain, ipar-mendebaldeko haizea k oso gogor joko du, hotz sentsazioa areagotuz eta eguraldia are ezatseginago eginez.".
Informazio eguneratua: http://www.euskalmet.eus