Errausketaren aurkako aldarria, zero punturaino eraman dute

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 29a, 10:40

Erraustegia kokatu asmo duten zero puntua, proiektu honen aurka igande goizean Zizurkil, Andoain, Hernani, Añorga Txiki, Lasarte, Zubieta eta Usurbiletik oinez abiatu ziren herritar zutabeek inguratu zuten eguerdian.

Errausketaren zero gunean elkartu 1.000 herritar gutxienez, goitik behera lokaztua zegoen bidea igo ostean. Lokatz mordoa zegoen bai, baina era berean ez zen lokatz nahikorik atzokon, zero puntura igo eta errausketaren aurka, eta osasunaren alde mobilizatu nahi zutenentzat.

Erraustegia eraiki asmo duten inguruetara bertaratu zirenek, ez zuten panorama oso atsegina begi bistan; bi alboetara, mendiari eginiko zulo handi bana ikus zitekeen. Herritar askoren iritzia kontuan izan gabe, inork etxe ondoan nahi ez dituen proiektuak mendi tartean ezkutatzeko egin dituzten bi zulo handi hain zuzen; Zubieta gainean kokatu asmo baitute erraustegia, baina baita industriagune bat, makrokartzela, etxebizitza sorta bat... Momentuz ez dago ezer eraikia, baina proiektuon "kabiak" duen dimentsioa izugarri handia da.

Zulo handion artean, ehunka ahots batu ziren igande eguerdian; kasu honetan, aurreikusia dagoen proiektuetako bati, erraustegia behingoz bertan behera uztea eskatzeko.