Azken edizioak baino goizago datorkigu aurten, Zumartekoek antolaturiko Soinurbil Musika Astea. Hamabigarrena, aste honetan, martxoaren 1etik 6ra ospatuko da. Salbatore Parrokiako organo erakustaldia, Lezoko Musika Bandaren, Orfeoi Txikiaren eta Tolosako Musika Eskolakoen bisitak, eta EuskOrleans taldearen emanaldia programatu dituzte. Hasteko, Izeba Tekla txikientzako ikuskizuna astearte honetan, 18:30etan Sutegin:
Martxoak 1, asteartea
18:30 Izeba Tekla ikuskizuna, Sutegiko auditorioan:
Sarrera: 2 euro. Egunean bertan salgai Sutegin, 17:30tatik aurrera.
Nori zuzendua: 2-12 urte bitartekoei.
Zehaztasunak: “Haurrak eta musika dira protagonista, ez piano jolea. Haurrekin hartu emana sortzen da saio osoan zehar. Haurrek musika eta pianoa bera oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara”.
Martxoak 2, asteazkena
18:00 eta 19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: “Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen, Cavaillé-Coll lantegietan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu”.
Martxoak 3, osteguna
18:30 Eduardo Mokoroa Tolosako Musika Eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Tolosako Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolak 450 ikasle inguru ditu. Usurbilera etorriko dira urtean zehar egindako lana erakustera”. Maiatzean Zumartekoak joango dira Tolosara.
Martxoak 4, ostirala
20:00 EuskOrleans Taldearen emanaldia kalean.
Zehaztasunak: “Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band”.
Martxoak 5, larunbata
17:00 Orfeoi Txiki Abesbatza Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: “Orfeoi Txikia 1988an sortu zen, Antxon Ayestaranek izandako ideiaren eta hark berak emandako bultzadaren ondoren”.
Martxoak 6, igandea
Lezoko Musika Banda, txistulari taldea eta Usurbilgo txistularien eskutik:
11:30 Kalejira.
12:30 Emanaldia frontoian.
Zehaztasunak: “Hasieratik Estanis Karrera, Musika Eskolako irakaslea, ari da zuzendari lanetan. Ekitaldi honetan Usurbilgo eta Lezoko txistulariak Kalejiran eta Kontzertuko bigarren zatian parte hartuko dute”.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.