"Osasuna eta kiropraktika" hitzaldia, 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 1a, 01:33

Xabier Mendiaraz, Fisioterapian diplomatua eta Kiropraktikan lizentziatuak, "Osasuna eta kiropraktika" izeneko hitzaldia eskainiko du astearte honetan, arratsaldeko 18:00etan hasita Potxoenean. Honatx jorratuko dituzten gaiak:

Hitzaldiko edukia:

1-Sarrera: zer da osasuna ikuspegi natural batetik? Zer egin dezakegu bakoitzak osasuna hobetzeko?

2-Nola eragiten du bizkar hezurrak gure osasunean?

3-Kiropraktika: nola lagun gaitzake kiropraktikak?

Iraupena: 45 minutu (35 minutuko azalpena eta 10 minutu galderak egiteko).

Zehaztasunak: "Bizkar hezurreko zainketa on batek, gaixotasunak hobetu eta saihestu ditzake. Zahartzea, bizitzako atal bat da baina bizi-kalitatea galdu behar al dugu bitartean? Hobeto sentiaraztea lortu ahal dezakegu? Eta garrantzitsuena, zer egin dezakegu gutariko bakoitzak gure bizi-kalitatea hobetzeko?".

Sarrera: doan.