Kezka eragiten duten gai sozialen inguruko hitzaldiekin, edota aisialdi eremuko ekimenekin, ibilaldi edota bazkaria tartean, osatu du Gure Pakea Elkarteak abiatzear duen Jubilatu Astea. Aurtengoa, martxoaren 7tik 13ra luzatuko da:
Martxoak 7, astelehena
17:00-18:00 Hitzaldia Artzabalgo ekitaldi aretoan: "Ictus: prebentzioa, detekzioa, jokabidea eta ondorioak".
Hizlaria: DYAko sendagile bat.
Sarrera: doan.
Argibide gehiagorako: 943 46 46 22 edo dyagipuzkoa.com
Martxoak 8, asteartea
17:00 Joxe Mari Soroa, bere gitarra lagun duela, kantu eta txiste saioa Artzabalgo ekitaldi aretoan. Saioa euskaraz eta gaztelaniaz.
Martxoak 9, asteazkena
17:00 Etxeetako igogailuei buruzko hitzaldia, Artzabalgo ekitaldi aretoan. Hizlariak: Udaleko bi aditu.
Martxoak 10, osteguna
Iraeta-Azpeitia ibilaldia:
Abiatzeko hitzordua: 08:00etan, tren geltokian.
Ibilbidea: Iraeta-Azpeitia, 11 km bidegorrian zehar (erraza).
Prezioa: 20 euro, gosaria eta bazkaria barne.
Izen ematea: martxoaren 3a, azken eguna.
Martxoak 13, igandea
12:00 Meza Salbatore elizan.
14:00 Bazkaria Atxega Jauregian.
Prezioa: 23 euro. Izen emateko azken eguna: martxoaren 3a.
Oharra: Iraeta-Azpeitia ibilaldirako eta martxoaren 13ko bazkarirako izen ematea martxoaren 3ra arte, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.
Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.
Malaga ezagutzeko aukera ekainean
Gure Pakea Elkarteak Malaga eta inguruak ezagutzeko bidaia antolatu du ekainaren 4tik 12ra. Ekainaren 4an abiatuko dira autobusez, goizeko 08:00etan Kale Nagusiko bus geltokitik. Bidaiaren prezioa, 500 eurokoa da. Banakako gehigarria, 186 euro. Izen ematea zabaldu dute jada, apirilaren 29ra arte. Informazio gehiago eta eskuorriak, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, “oraingoz, 54 lagunentzako tokia dago”.
Bazkideen arteko txapelketak
Otsaila erdialdera ospatu zituzten Gure Pakea Elkartekoek bazkideen arteko txapelketak; musean, tutean, punttuan, igel jokoan eta tokan lehiatu ziren. Ondoko irudian dituzue txapeldunak eta txapeldun ordeak.