Martxan dira herriko festetako prestaketa lanak. Jai Batzordeak otsailaren 22an egindako lehen bileran, Santixabelak ekainaren 30etik uztailaren 3ra ospatzea adostu zuen. Halere, ohi bezala, egunon aurretik izango da ekitaldirik. Jendetsua izan zen bilkura, 22-24 lagun gerturatu ziren.
Jai Batzordea, martxoaren 14an bilduko da berriz, 18:00etan Potxoenean. “Bilera hori baino lehenago, taldeek aurrekontuak aurkeztu behar dituzte. Garrantzitsuak dira hasierako bilera hauek, ekintza bakoitzari tokia (bai fisikoa eta bai ekonomikoa) orain egiten zaiolako”, ohartarazi dute Jai Batzordetik.