Musika Aste betean gara. Astearteko "Izeba Tekla" ikuskizunaren ostean, Soinurbileko hurrengo hitzordua asteazken honetan; ehun urtetik gora dituen Salbatore Elizako organoa ezagutzeko bi bisita gidatu antolatu ditu Zumarte Musika Eskolak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean. Joan Luis Atxega arduratuko da, doako bisita gidatuotaz:
Martxoak 2, asteazkena
18:00 eta 19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: “Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen, Cavaillé-Coll lantegietan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu”.
Martxoak 3, osteguna
18:30 Eduardo Mokoroa Tolosako Musika Eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Tolosako Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolak 450 ikasle inguru ditu. Usurbilera etorriko dira urtean zehar egindako lana erakustera”. Maiatzean Zumartekoak joango dira Tolosara.
Martxoak 4, ostirala
20:00 EuskOrleans Taldearen emanaldia kalean.
Zehaztasunak: “Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band”.
Martxoak 5, larunbata
17:00 Orfeoi Txiki Abesbatza Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: “Orfeoi Txikia 1988an sortu zen, Antxon Ayestaranek izandako ideiaren eta hark berak emandako bultzadaren ondoren”.
Martxoak 6, igandea
Lezoko Musika Banda, txistulari taldea eta Usurbilgo txistularien eskutik:
11:30 Kalejira.
12:30 Emanaldia frontoian.
Zehaztasunak: “Hasieratik Estanis Karrera, Musika Eskolako irakaslea, ari da zuzendari lanetan. Ekitaldi honetan Usurbilgo eta Lezoko txistulariak Kalejiran eta Kontzertuko bigarren zatian parte hartuko dute”.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.