Oporrak gerturatzen ari dira, nabari da. Martxoa bukaerako ekimenen agendan, haur eta gazteei zuzenduriko aisialdiko ekintza bat baino gehiago iragarri dira. Igande honetan, Usurbilgo Udalak Ziortza Gazte Elkartearekin elkarlanean Sutegin proiektatuko duten haurrentzako euskarazko filmaren ostean, hilabete bukaeran Gaztelekuak 12-16 urte artekoentzat antolaturiko ekintzak, Usurbil Futbol Taldeak antolaturiko kirol jarduerak edota Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak prestatu dituen txokoak izango ditugu. Txoko hauetarako izen ematea zabalik dago, martxoaren 11ra arte. Zehaztasun gehiago segidan:
"Lotte 2, Ilargiko harriak", filma igandean
Usurbilgo Udalak Ziortza Gazte Elkartearekin elkarlanean antolaturiko film proiekzioa haurrentzat euskaraz, igande honetan; “Lotte 2, Ilargiko harriak” proiektatuko dute martxoaren 6an, arratsaldeko 17:00etan hasita, Sutegiko auditorioan. Sarrerak, egunean bertan salgai Sutegin, 3 eurotan. "Bizi ezazu Lotte eta bere osaba Klausekin abentura berri dibertigarri hau: Lotte eta harri bitxien sekretua. Klaus, Fred eta Villek hiru harri hartu zituzten tenplu sekretu batetik. Baina ez zekiten harri hauek ilargiko untxiak etxera itzultzeko bide bakarra zirela. Tik eta Rhiv, Klaus eta harrien bila doazen bitartean, Lotte eta osabak harrien sekretua jakin nahi dute. Abentura izugarriak biziko dituzte, ilargiko untxiak eta Paul katua segika hasten zaizkienean adibidez, katuak ere interes handia baitu harri misteriotsuetan", dio filmaren sinopsiak.
Astebete, Aginagako Txokoetan izen emateko
Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak, Usurbilgo Udalarekin elkarlanean datozen oporretarako antolatu dituzten txokoetan izen emateko epea zabalik egongo da, martxoaren 11ra arte:
Txokoetako egunak: martxoak 21, 22, 23, 29, 30, 31 eta apirilak 1.
Ordutegia: 09:00-13:00 edo 10:00-13:00.
Tokia: Aginagako ludoteka.
Izen ematea: martxoaren 11 baino lehen, aginaga@eskolatxikiak.org helbidean.
Antolatzaileak: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea eta Usurbilgo Udala.
Aste Santua, Kirola Eginez
Usurbil F.T.k datozen oporrak kirola eginez igarotzeko aukera eskaini nahi du aurten ere:
Epea: martxoak 29-apirilak 2.
Ordutegia: 09:30-12:30.
Tokia: Oiardo Kiroldegia, Harane eta frontoia.
Antolatzailea: Usurbil F.T.
Gaztelekua
DBH-ko gazteek ere izango dute ondo pasatzeko aitzakia bat baino gehiago, Gaztelekuak antolatu dituen ekintzetan:
Martxoak 14, astelehena
16:30 Poker partida+askaria Gaztelekuan.
Nori zuzendua: DBH 3.
Martxoak 19, larunbata
16:00 Ping Pong txapelketa Gaztelekuan.
Nori zuzendua: DBH 1.
Martxoak 21, astelehena
16:30 Diskofesta Gaztelekuan.
Nori zuzendua: DBH2.
Martxoak 31, osteguna
10:00-14:00 Konkis Eguna Gaztelekuan.
Nori zuzendua: gazte denei.
Informazio gehiago:
Gaztelekuan
943 371 050
gaztelekua@usurbil.eus
Antolatzailea: Gaztelekua.