Usurbil eta Tolosako musika eskolen emanaldia, 18:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 3a, 02:50

Erdibidera heldu da, Usurbilgo Udalak eta Zumarte Musika Eskolak antolaturiko 12. Soinurbil Musika Astea. Ostegun honetan, Tolosako Eduardo Mokoroa musika eskolakoak bisitan datoz Sutegira. Zumarteko ikasleekin batera emanaldia eskainiko dute, 18:30etan hasita. Maiatzean, Zumartekoak joango zaizkie bisitan Tolosara. Musika eskolek urtero egiten dituzten elkartrukeen baitan kokatzen dira hitzorduok:

Martxoak 3, osteguna

18:30 Eduardo Mokoroa Tolosako Musika Eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: “Tolosako Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolak 450 ikasle inguru ditu. Usurbilera etorriko dira urtean zehar egindako lana erakustera”. Maiatzean Zumartekoak joango dira Tolosara.

Martxoak 4, ostirala

20:00 EuskOrleans Taldearen emanaldia kalean.

Zehaztasunak: “Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen 
jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band”.

Martxoak 5, larunbata

17:00 Orfeoi Txiki Abesbatza Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: “Orfeoi Txikia 1988an sortu zen, Antxon Ayestaranek izandako ideiaren eta hark berak emandako bultzadaren ondoren”.

Martxoak 6, igandea

Lezoko Musika Banda, txistulari taldea eta Usurbilgo txistularien eskutik:

11:30 Kalejira.

12:30 Emanaldia frontoian.

Zehaztasunak: “Hasieratik Estanis Karrera, Musika Eskolako irakaslea, ari da zuzendari lanetan. Ekitaldi honetan Usurbilgo eta Lezoko txistulariak Kalejiran eta Kontzertuko bigarren zatian parte hartuko dute”.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.