“Zuhaitzen udaberriko edo zotzeko txertaketa”, ikastaroa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 4a, 08:25

Alkartasuna Nekazal Kooperatibak antolatuta, irailera arte luzatuko den "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa abiatu berri da. Aurreko larunbatean egin zen lehen saioa Potxoenean. Datorrena, larunbat honetan izango da. Adi, aurreikusitako egitarauan pare bat aldaketa baitaude datozen saioei begira:

Martxoak 5:

Gaia: “Zuhaitzen udaberriko edo zotzeko txertaketa”.

Bideratzailea: Josu Osa.

Martxoak 12: 

Gaia: “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”.

Bideratzailea: Aitor Etxeandia.

Martxoak 19: 

Gaia: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun".

Bideratzailea: Egoitz Zapiain.

Hurrengo saioen berri: http://www.noaua.eus/2016/02/26/sagarrondotik-sa…atetik-aurrera-2/ ‎

Ikastaro osoaren prezioa: 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetan izen emateko aukera ere badago.

Saio guztien hitzordua:

Ordutegia: 09:00-13:00.

Tokia: Potxoenea.

Informazio gehiagorako eta izen emateko: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.

Enpresa sortu eta kudeatzeko ikastaroa

Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, "Lanbidek, eskualdeko udalen laguntzarekin, ikastaro bat antolatu du enpresak sortu eta kudeatzeko. Andoainen izango da, Urigain etxeko areto nagusian, martxoaren 15 eta 16an. Ordutegia hautatzeko aukera izango da, goizez, 09:00etatik 13:00etara edota arratsaldez, 15:00etatik 19:00etara. Ikastaroa doan izango da, eta informazio gehiago eskatzeko edota izen emateko, 943304221 zenbakira deitu behar da edo Lanbideko eskualdeko bulegoan izena eman".

Osasuna suspertzeko yoga tailerra

Martxoaren 12an, 17:30-19:30 artean Bake Epaitegi atzeko lokalean, Einean Guraso Eskolak antolatuta. Informazio gehiagorako eta izen emateko: 636 711 514 (Katia Izquierdo) edo kaiztos@yahoo.es

KzGunea
, martxoko ikastaroak

Estreinatu berri dugun martxoan, arratsaldez egongo da zabalik KzGunea, 16:00-20:00 artean. Eta ez hilabete osoan; ate joka dugun oporraldia tarteko, KzGunea itxita egongo da martxoaren 23tik 30era. Honatx aurreikusi dituzten hurrengo ikastaroen berri:

-Martxoak 11-22, 16:00-20:00: Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako.

-Apirilak 4-15, 09:00-11:00: Ofimatika tresnak.

-Apirilak 18-29, 09:00-11:00: Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi.

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net edo kzgunea.eus