Eskubaloia, pilota eta mus txapelketa, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 4a, 08:45

Finalen asteburua dugu honakoa kirol kontuetan; Euskal Herriko 8. Mus Txapelketako final handia ospatuko dute larunbatean, Zuberoako Urdiñarben. 7 herrialdeetako jokalari onenak batuko dituen hitzordurako sailkatu dira bi usurbildar. Pagazpe Pilota Elkartekoak ere sailkatu zaizkigu asteburuan izango diren Euskal Herriko Ligako finaletarako. Ia zer nolako asteburua duten herritar guztiok eta Oiardo Kiroldegian lehiatuko diren eskubaloi taldeek. Larunbat goizetik gauera, partida "maratoia" iragarri baitute:

Finalen asteburua Pagazperentzat

Euskal Herriko Ligako finalak asteburu honetan jokatuko dira. Eta hiru finaletan Pagazpeko ordezkariak arituko dira. Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa ere jokatuko da igande honetan, eta Pagazpeko bikote bat arituko da finalean.

Martxoak 4, ostirala

Arena-Laudion:

19:00 Jubenilak eskuz binaka:

Pagazpeko ordezkariak: Hodei Exposito-Aitor Aranguren

Nagusiak Ohorezko Maila, eskuz binaka:

Pagazpeko ordezkariak: Xabier Santxo-Aitor Gorrotxategi

Martxoak 6, igandea

11:30 Nagusiak eskuz binaka, Mungian:

Pagazpeko ordezkaria: Ander Quina.

Trinkete Gipuzkoako Txapelketa

Martxoak 5, larunbata

19:00 Pagazpe-Urnieta, Iruran:

Pagazpeko ordezkariak: Enrike Huizi-Mikel Landa.

Eskubaloia Kiroldegian

Martxoak 5, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5C-Udarregi 5B

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Urnieta 5B

10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6B-Udarregi 6C

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Bera Bera Bi

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Murgil Elgoibar

14:15 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Tekniker Eibar Eskubaloia

15:45 Kadete neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E. “B”-Aiala B ZKE

17:30 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-C.D. Bidasoa Irun

19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Quiron Askartza

Martxoak 6, igandea

09:00 Alebin mutilak, Errendimendua, Gipuzkoako Txapelketa: prestakuntza saioa.

10:00 Alebin neskak, Errendimendua, Gipuzkoako Txapelketa: prestakuntza saioa.

11:00 Kadete mutilak, Gipuzkoako Selekzioa: prestakuntza saioa.

Eskubaloia

Martxoak 6, igandea

09:15 Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian. Deituriko jokalarien artean, Usurbil K.E.-ko kide Aitana Davila.

10:45 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa Zumarragako Ispilla Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko jokalari Eneko Iribar eta Jokin Azpeitia Cao deitu dituzte hitzordura.

Bi usurbildar, Euskal Herriko 8. Mus Txapelketako larunbateko finalean

Otsailaren 20an jokatu ziren Euskal Herriko 8. Mus Txapelketako herrialde mailako finalak; Gipuzkoakoa, Alegiako kultur etxean. Antolatzaileen esanetan, "oraindik finala jokatu ez bada ere, dagoeneko badugu Gipuzkoatik Zuberoara bertaratuko diren 32 bikoteen zerrenda". Beste herrialdeetako sailkatuekin batera, larunbat honetan, martxoaren 5ean Urdiñarben (Zuberoa) ospatuko den final handira igaro diren gipuzkoarren artean, Usurbilgo bikote bat dugu; Aitor Makazaga Beristain eta Juantxo Iraola Otaño. Zorionak! Migel Angel Goenaga Etxeberria eta Iñaki Esnaola Zabala usurbildarrek ere parte hartu zuten otsailaren 20ko saioan, Zuberoako finalerako sailkatu ez arren.

Gipuzkoatik sailkatu diren gainerako bikoteen zerrenda, esteka honetan duzue: Urdiñarberako sailkatuak

Final nazionala:

-Martxoak 5, larunbata

Final nazionala Urdiñarben (Zuberoa).

Sariak:

Txapeldunak: txapela, garai ikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia dena barne, 4 lagunentzat.

Txapeldun ordeak: garai ikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzako bidaia Kanariar Uharteetara.

3. bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia 4 lagunentzat.

4. bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.

5-16 postu arteko bikote sailkatuentzat: sari txikiagoak.

Informazio gehiago eta albiste honetako irudiak: ehmus.eus

Antolatzailea: Euskal Herriko Mus Federazioa.