Jazz doinuak kalejiran EuskOrleans taldearekin, 20:00etatik aurrera

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 4a, 01:00

Musika Aste betean gara. Sutegira gerturatu besterik ez zegoen ostegun arratsaldean, Zumartekoek egiten duten lanketa ezagutzeko aukera aparta egon ze. Hainbat ikasle talderen emanaldiaz gozatzeko aukera izan da. Usurbildarrak ez ziren bakarrik ordea. Tolosako Eduardo Mokoroa musika eskolakoekin batera eskaini zuten saioa. Zumartek urtero egiten duen elkartrukearen baitan, tolosarrak Sutegira etorri ziren atzo. Eta maiatzean usurbildarrak izango dituzte bisitari Tolosan.

Ikasleen emanaldi honekin, 12. Soinurbil erdibidera ailegatu zen. Baina igandera arte bada oraindik, zer ikusi, baina batez ere zer entzuna. Adi deialdi hauei:

Martxoak 4, ostirala

20:00 EuskOrleans Taldearen emanaldia kalean, Zumartetik abiatuta. Eguraldiagatik ibilbidea aldatzen ez bada behintzat, Aitzaga, Antxeta, Artzabal edota Bordatxo inguruetan emanaldi laburrak eskainiko dituzte. Azkenekoa, Dema plazan.

Zehaztasunak: “Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen 
jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band”.

Bandako partaideak:

Bateria: Javier Area.

Soussaphonea: Igor Telletxea.

Akordeoia: Iñaki Dieguez.

Gitarra: Sergio Villar.

Klarinetea: L.M.Moreno “Pirata.”

Tronpeta: Mikel Valcarlos.

Tronboia: Carlos Hipólito.

Ahotsa, biolina: Ainara Ortega.

Martxoak 5, larunbata

17:00 Orfeoi Txiki Abesbatza Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: “Orfeoi Txikia 1988an sortu zen, Antxon Ayestaranek izandako ideiaren eta hark berak emandako bultzadaren ondoren”.

Martxoak 6, igandea

Lezoko Musika Banda, txistulari taldea eta Usurbilgo txistularien eskutik:

11:30 Kalejira.

12:30 Emanaldia frontoian.

Zehaztasunak: “Hasieratik Estanis Karrera, Musika Eskolako irakaslea, ari da zuzendari lanetan. Ekitaldi honetan Usurbilgo eta Lezoko txistulariak Kalejiran eta Kontzertuko bigarren zatian parte hartuko dute”.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.