Alternatiben topaketa antolatzeko lanetan ari da gazte mugimendua, Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 5a, 11:12

Larunbata izan arren, Udarregi Ikastolako ateak zabalik gaurkoan. Euskal Herriko gazte mugimenduko espresio desberdinetan dabiltzan gazteak bilduta daude arratsalde partera arte, erdiko aretoan. Datorren udazkenerako alternatiben inguruko topaketa antolatu asmo dute, eta hitzordu horri begira, parte hartze prozesu bat abiatua dute. Lehen asanblada abenduaren 19an egin zuten, Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan. Lan talde desberdinak sortu zituzten. Bigarren asanblada egiten ari dira larunbat honetan.

"Alternatiben gaineko eztabaida orokor bat emango dugu. Eremu bakoitzak bere eztabaida propioa egingo du, datozen hilabeteetan ere eremuan eman beharreko prozesua zehaztuz. Topaketen eta topaketetarainoko bidea adostuko dugu, herri eta auzoetan izango duen ibilbidean sakonduz", adierazi dute deitzaileek. Ekarpenak egin eta eztabaidatzeko aukera izango da gaurkoan. Dinamiketako baterako "txaleko reflektantea" eramatea ere eskatu dute.

Bilera irekia

Autogestioan oinarritutako proiektuak sustatu nahi dituzte Euskal Herrian zehar, ahal bezainbeste lekuetan. Proiektuok sortzen, garatzen edo gogo horrekin dagoen Euskal Herriko gazte oro deitu dute asanbladan parte hartzera, errealitate eta ideia desberdinekin lan egiteko.

Alternatiben inguruko topaketa antolatzeko bilera irekia

Eguna: martxoak 5, larunbata.

Ordutegia: 09:30-16:30.

Tokia: Udarregi Ikastola.

Zehaztasunak: udazkenean alternatiben inguruko topaketak antolatzeko eztabaida bilera irekia. "Gazte mugimenduko edozein espresiotan gabiltzan gazteak batuko gara". Sortu asmo dituzten eztabaida eremuak; lana, etxebizitza, sorkuntza, gaztetxe eta gazte asanbladak, iraunkortasuna, euskara, elikadura burujabetza, kirolak, hezkuntza, feminismoa, jai herrikoiak eta proiektu komunikatiboak. Bestelako eremuak sortzeko aukera egongo da baita.

Egitaraua:

09:30-10:00 Sarrera: ongi etorria, gosaria eta taldeetan apuntatzea.

10:00-11:30 Alternatibak: komunean eta ildoka, bakoitzak alternatibaren eztabaida egitea:

-"Gure Kabuz ala Hil" dokumentalaren ondorio aurkezpena.

-Lantaldeka, eztabaidak eta ekarpen bilketa.

11:40-13:10 Eremuka banatu: alternatiben gaineko diskurtsoak osatu; eremuan egindako gogoetak konpartitu eta aurrera begirako urratsak adostu.

14:00-15:00 Bazkari "express".

15:00-16:30 Topaketen aurkezpena: proposamena plenarioan aurkeztu eta goizeko lan taldeetan eztabaidatu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA