"Ictus"-ari buruzko hitzaldiarekin abiatuko da gaur, Jubilatu Astea

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 7a, 08:49

Kezka eragiten duten gai sozialen inguruko hitzaldiekin, edota aisialdi eremuko ekimenekin, ibilaldi edota bazkaria tartean, osatu du Gure Pakea Elkarteak astelehen honetan abiatuko den Jubilatu Asteko egitaraua. Hasteko, "Ictus"ari buruzko hitzaldia astelehen honetan 17:00etan Artzabalgo ekitaldi aretoan, DYAkoen eskutik.

Hitzaldiaren ostean, odol emateko aukera izango da anbulatorioan. Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak deituta, bi hileroko odol ematea astelehen honetan, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.

Martxoak 7, astelehena

17:00-18:00 Hitzaldia Artzabalgo ekitaldi aretoan: "Ictus: prebentzioa, detekzioa, jokabidea eta ondorioak".

Hizlaria: DYAko sendagile bat.

Sarrera: doan.

Argibide gehiagorako: 943 46 46 22 edo dyagipuzkoa.com

18:00-20:30 Odol ematea anbulatorioan.

Martxoak 8, asteartea

17:00 Joxe Mari Soroa, bere gitarra lagun duela, kantu eta txiste saioa Artzabalgo ekitaldi aretoan.
 Saioa euskaraz eta gaztelaniaz.

Martxoak 9, asteazkena

17:00 Etxeetako igogailuei buruzko hitzaldia, Artzabalgo ekitaldi aretoan.
 
Hizlariak: Udaleko bi aditu.

Martxoak 10, osteguna

Iraeta-Azpeitia ibilaldia:

Abiatzeko hitzordua: 08:00etan, tren geltokian.

Ibilbidea: Iraeta-Azpeitia, 11 km bidegorrian zehar (erraza).

Prezioa: 20 euro, gosaria eta bazkaria barne.

Izen ematea: martxoaren 3a, azken eguna.

Martxoak 13, igandea

12:00 Meza Salbatore elizan.

14:00 Bazkaria Atxega Jauregian.

Prezioa: 23 euro. Izen emateko azken eguna: martxoaren 3a.

Oharra: Iraeta-Azpeitia ibilaldirako eta martxoaren 13ko bazkarirako izen ematea martxoaren 3ra arte, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.

Malaga ezagutzeko aukera ekainean

Gure Pakea Elkarteak Malaga eta inguruak ezagutzeko bidaia antolatu du ekainaren 4tik 12ra. Ekainaren 4an abiatuko dira autobusez, goizeko 08:00etan Kale Nagusiko bus geltokitik. Bidaiaren prezioa, 500 eurokoa da. Banakako gehigarria, 186 euro. Izen ematea zabaldu dute jada, apirilaren 29ra arte. Informazio gehiago eta eskuorriak, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, “oraingoz, 54 lagunentzako tokia dago”.

Bazkideen arteko txapelketak

Otsaila erdialdera ospatu zituzten Gure Pakea Elkartekoek bazkideen arteko txapelketak; musean, tutean, punttuan, igel jokoan eta tokan lehiatu ziren. Ondoko irudian dituzue txapeldunak eta txapeldun ordeak.