Orfeoi Txiki eta Lezoko Banda, Soinurbil amaierako bisitariak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 5a, 08:09

Azken txanpan da 12. Soinurbil Musika Astea. Azken bi hitzorduak, asteburu honetan izango dira:

Martxoak 5, larunbata

17:00 Orfeoi Txiki Abesbatza Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: “Orfeoi Txikia 1988an sortu zen, Antxon Ayestaranek izandako ideiaren eta hark berak emandako bultzadaren ondoren”.

Martxoak 6, igandea

Lezoko Musika Banda, txistulari taldea eta Usurbilgo txistularien eskutik:

11:30 Kalejira.

12:30 Emanaldia frontoian.

Zehaztasunak: “Hasieratik Estanis Karrera, Musika Eskolako irakaslea, ari da zuzendari lanetan. Ekitaldi honetan Usurbilgo eta Lezoko txistulariak Kalejiran eta Kontzertuko bigarren zatian parte hartuko dute”.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.