Hazilan programa kudeatzeko enplegu teknikaria behar dute

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 7a, 08:30

Usurbilgo Udaletik berri eman digutenez, "Andoaingo Udalak, Donostia Beterri eskualdeko udalen ordezkaritzan (tartean Usurbilgo Udala), Hazilan programaren kudeaketaz arduratuko den Enplegu Teknikaria kontratatu behar du". Interesdunek, lan deialdira aurkezteko martxoaren 11ra arteko epea dute.

Lanpostuaren zereginak:

Donostia Beterri eskualdeko Enplegu eta Sustapen Ekonomiko alorreko Teknikari lantaldearen ardurapean:

-Programan parte hartuko duten pertsonak erakarri eta jarraipena egitea.

-Interesatutako enpresak erakarri eta jarraipena egitea.

-Aktibatu-Prestakuntza saioaren kudeaketa eta jarraipena.

-Programa operatiboen kudeaketa eta jarraipena: Lanekin, Kokatu eta Talentu ihesa.

o Ikasleen jarraipen indibidualak.

o Enpresekin izandako hitzarmenen kudeaketa.

o Enpresetako instruktore/arduradunekin koordinazioa.

-Parte hartzea programaren promoziorako, kudeaketa ekonomiko eta teknikorako Garapenek antolatutako foroetan.

-Programari dagozkion txostenak, memoriak,... egitea:

o Programa bera zuritzeko.

o Eskualde mailako informazio eta ezagupenerako (udalak,...).

-Koordinatzea lurraldeko eragileekin: enpresak, prestakuntza zentroak, Unibertsitateak,...

Bete beharreko baldintzak

- Unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako ikasketak (Diplomatura, Gradua, Lizentzia). Enpresarekin zerikusia duten arlokoak lehenetsiko dira (Ekonomia, Enpresen administrazioa eta zuzendaritza, Zuzenbidea, Soziologia, Psikologia, Lan harremanak, Gizarte lana, Psikopedagogia,...).

- EGA titulua edo baliokidea.

- Lan eskarmentua teknikari gisa tokiko garapenean, enplegua/autoenplegua eta enplegu-prestakuntzako programetan (auzolan,...).

Lan baldintzak:

- Lanaldi erdira.

- Iraupena: 2016.12.31ra bitarte. Luzagarria, urtez urte, 2020.12.31ra arte.

- Soldata: Udalhitzeko 14. maila.

Baloratuko diren elementuak:

- Prestakuntza.

- Lan eskarmentua enplegua eta prestakuntza alorreko sustapenean / tokiko garapena.

- Lantaldeen kudeaketa eta erabilera.

- Lanpostuarekiko egokitze maila.

Eskaerak:

1-Eskaera orria jarraian azaltzen den dokumentazioarekin:

a-NAN Fotokopia

b-Eguneratutako lan-bizitzaren agiria ( Telefonoz 901 50 20 50).

d-Curriculum Vitae. Prestakuntza egiaztatua.

2-Lekua eta epea:

a-Epea: Otsailaren 29tik martxoaren 11 bitarte.

b-Egunak: Astelehenetik ostiralera.

d-Lekua: Andoaingo udala. Ataria – Herritarrentzako arreta zerbitzua.

e-Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.