Martxoaren 8ko elkarretaratzea, 19:00etan frontoian

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 8a, 02:34

Martxoak 8 ditu astearte honek. Matrakak, Usurbilgo Talde Feministak, Usurbilgo Udalarekin elkarlanean Emakumeen Egun honen bueltan antolaturiko ekimenak amaitzear dira. Gaurko iragarri dute azken hitzordua; Emakumeen Egunerako hain zuzen. Arratsaldeko 19:00etarako elkarretaratzea deitu dute Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarra egingo balu, frontoian egingo da mobilizazioa.

Deitzaileen esanetan, "dakizuen bezala gaur martxoak 8 da, Emakumeon Nazioarteko Eguna eta oso ongi dago gaur inguruko emakumeak nahiz gorputz ez arautuak (ama, alaba, bikotea, izeba, lagunak, bidelaguna(k), lankidea, goxalaguna, kidea, amona eta abar luze bat) zoriontzea. Baina ez nahastu, egunerokotasunean egin behar diegu aurre diskriminazio zein zapalkuntza egoerei. Horregatik, zoritxarrez gauza gehiegi ditugu salatzeko. Gaur 19:00etan kontzentrazioa frontoian, "Hau ez da gure bakea! Feminismoak egingo gaitu herri!" lemapean".