Joxe Mari Soroaren saioa gaur, Jubilatu Astearen baitan

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 8a, 03:30

Ictusari buruzko hitzaldiak hasitako Jubilatu Asteari, Joxe Mari Soroak emango dio segida astearte honetan:

Martxoak 8, asteartea

17:00 Joxe Mari Soroa, bere gitarra lagun duela, kantu eta txiste saioa Artzabalgo ekitaldi aretoan.
 Saioa euskaraz eta gaztelaniaz.

Martxoak 9, asteazkena

17:00 Etxeetako igogailuei buruzko hitzaldia, Artzabalgo ekitaldi aretoan.
 
Hizlariak: Udaleko bi aditu.

Martxoak 10, osteguna

Iraeta-Azpeitia ibilaldia:

Abiatzeko hitzordua: 08:00etan, tren geltokian.

Ibilbidea: Iraeta-Azpeitia, 11 km bidegorrian zehar (erraza).

Prezioa: 20 euro, gosaria eta bazkaria barne.

Izen ematea: martxoaren 3a, azken eguna.

Martxoak 13, igandea

12:00 Meza Salbatore elizan.

14:00 Bazkaria Atxega Jauregian.

Prezioa: 23 euro. Izen emateko azken eguna: martxoaren 3a.

Oharra: Iraeta-Azpeitia ibilaldirako eta martxoaren 13ko bazkarirako izen ematea martxoaren 3ra arte, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.

Malaga ezagutzeko aukera ekainean

Gure Pakea Elkarteak Malaga eta inguruak ezagutzeko bidaia antolatu du ekainaren 4tik 12ra. Ekainaren 4an abiatuko dira autobusez, goizeko 08:00etan Kale Nagusiko bus geltokitik. Bidaiaren prezioa, 500 eurokoa da. Banakako gehigarria, 186 euro. Izen ematea zabaldu dute jada, apirilaren 29ra arte. Informazio gehiago eta eskuorriak, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, “oraingoz, 54 lagunentzako tokia dago”.